Borobil Teatro taldeak Ali Baba eta 40 lapurrak ipuinaren egokitzapen arin eta azkarra moldatu du umeen gozamenerako. Argiztapen, soinu-efektu, musika eta koreografia egokien laguntzarekin, hiru aktore protagonistek Ali Baba egurgin txiroaren istorioa kontatuko dute, zeinek txiripaz, altxor zoragarri bat topatuko duen kobazulo batean gordeta. Baina, han egon arren, altxorrak badu jabea, 40 laguneko lapur taldea, alegia, Kassim-ekin (Ali-ren anaia zekenarekin) asko haserretuko dena, urre-poltsak lapurtzen ari zaiela konturatzen direnean. Lapurren amorrutik ihes egiteko eta bere familia eta lagunak salbatzeko baita ere, Ali Baba-ren abentura ezin bizkorragoek 50 minutu ahaztezinetan zehar Ganbera Aretoko eszenatokia beteko dute.
Zuzendaritza: Anartz Zuazua
Testuaren moldaketa: Anartz Zuazua, Asier Sota, Nagore Aranburu
Jantziak: Monica Cristofoleti, Nagore Dendariarena
Argien diseinua: Carlos Salaberri
Musika: Ignacio Pérez Marin
Antzezleak: Anartz Zuazua, Asier Sota, Arkaitz Garziandia
* Iraupena: 50 minutu
4 urtetik gorako haurrentzat gomendatuta