BALUARTEko Areto Nagusiaren diseinuak, 1.568 eserlekuko edukierarekin (horietatik 1.036 aretoan), aretoaren edozein puntutik eszenatokia ikustea onartzen du. Pagoko egurrarekin panelatutako paretek, zabaltasunak eta argiak definitzen dute aretoa. Bertan, era guztietako ekitaldi kultural eta batzarrak ospatzen dira. Sarbideak beheko solairuan, lehen sotoan eta bigarren solairuan daude eta, gainera, sarrera nagusietako ateen alboan arropazaindegia dauka.
Aretoak badu ikus-entzunezko kabina, soinu mahaiarekin, argiztapen kabina teknikoa, aldibereko itzulpenerako kabinak eta ekipamendua, eta 9 x 7-ko proiekzio pantaila. Eszenatokiak, 520 m2-ko azalerarekin, gehienez 18,8 metroko hondoa eta 27,7 metroko zabalera dauka.