16 urria, asteazkena
Salas Luneta - Ciudadela Aretoak
Antolatzailea:
Sodena, Basque Health Cluster, Cluster Gibso, Cluster Tic Santé
5. Topaketa Industrialak Bio-Osasuna / Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa
Topaketen helburua hiru lurraldeetako osasun sektoreko enpresen, ikerketa zentroen eta ospitaleen arteko lankidetza eta mugaz gaindiko negozio harremanak sustatzea da. Gero eta parte-hartze handiagoa da Euroeskualdeko lankidetzaren beharraren lekukorik onena. Hitzordua enpresariei, ikerlariei eta unibertsitateko profesionalei eta, azken finean, Osasun sektoreko negozio eta berrikuntzako eragile guztiei zuzenduta dago Nafarroan, Akitania Berrian eta Euskadin.
Enpresen eta ikerketa taldeen "flash" aurkezpenak egonen dira, baita mugaz gaindiko lankidetzako proiektu arrakastatsuen aurkezpenak ere. B2B hitzorduei dedikaturik eremu berezia egongo da, osasun-katearen arloko eragile guztientzako negozio-aukerak, lankidetza eta proiektuak garatzeko.