Joaquín Albaicín –idazlea eta kronista flamenkoa– Camelamos naquerar dokumentalaz mintzatuko da, Belén Maya bailaore handiarekin batera. Miguel Alcobendasek 1976an zuzendua, dokumentalak izen bereko ikuskizuna izan zuen inspirazio-iturri; hartan, Mario Maya dantzari eta bailaore handiak eta José Heredia Maya poetak ijitoek pairatutako esplotazio molde zaharrak eta berriak salatu nahi izan zituzten.
* Ez da behar sarrera
ORDUTEGIA
18:30