948 merkatua-Nafarroako arteen merkatua mugaz haraindiko izaera duen feria da. Epe ertainera erreferentziazko elkargune bilakatu nahi du proposamen kultural eta artistikoen erakustaldiak egiteko, ezagutza partekatzeko eta proiektuak erakusteko, eta arteak sustatzeko Euroeskualde guztian: Nafarroa/Akitania eta Euskadin, baita Aragoi eta Errioxan ere. Proposatzen duen berrikuntza nagusia ferien feria izatea da, diziplina artistiko guztiak barne hartzen baititu: zinema eta telebista, arte eszenikoak, arte plastikoak, musikak, disko, liburu eta beste euskarrien argitalpena, eta kultura- eta sormen-industria berriak, esaterako, diseinu digitala, ehun- eta moda-diseinua, arkitektura, ingeniaritza edota lanbide berriak). Feria-eredu berri honi esker diziplina guztiek lan-espazio berean elkarrizketan jarduteko aukera izango dute lehenbiziko aldiz.
948 Merkatua programaren baitan, Iruñeko auditoriumak Baluarte PRO gunea hartuko du, diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetzeko topagunea, 300 profesional baino gehiago bilduko dituena. Gune honek arlo ezberdinak izango ditu:
3 aurkezpen- eta hitzaldi-ibilbide
Artistentzako Pitching-a
Formakuntza laborategiak
Stand-gunea
Speed meeting-ak
Networking