30 azaroa, asteazkena
Sala/Aretoa: Ciudadela
Antolatzailea:
Europako Itunaren Bulegoa, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala
Alkatetzen Itunaren Topaketa Nazionala 2022
Jardunaldiaren helburua tokiko ekintza klimatikoarekin lotutako Europako politikaren azken berrikuntzen berri ematea da, baita tokiko erakundeen esperientzia inspiratzaileak eta tresna berritzaileak partekatzea ere.
KLINa, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria eta LIFE IP-NAdapta-CC proiektua ezagutzeaz gain, eta Iruñeko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 2030erako Estrategiaren bidez (Go Green Pamplona), udalerriek energia-krisian eta klima-aldaketara egokitzeko jardunbide egokietan duten zereginean sakonduko da.
Urteroko jardunaldi hau aukera bat da Itunaren Erkidegoaren artean aurrerapausoak eta irtenbideak partekatzeko. Trantsizio energetikoan eta klima-politiketan inplikatuta dauden tokiko administrazioetako 200 politikarik eta teknikarik baino gehiagok parte hartzea espero da.