22 apirila, igandea
Sala de Cámara / Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia
Antzerki dokumentala Viaje al fin de la noche
Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak Jardunaldiak 'Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez'
Viaje al fin de la noche oraindik entzunak izan ez diren ahotsek osatzen duten mosaiko bat da; indarkeriaren seme-alaben kontakizunak biltzen ditu. Garai berri honetan, ETAko, GALeko, polizien gehiegikeriak jasandako biktimen eta terroristen seme-alabak mina eta indarkeria ardatz dituen historia atzean utzi nahi dituen gizarte berri bateko aktoreak dira. Gure gurasoen bizipenetatik zer da seme-alabok benetan jasotzen duguna? Posible ote da testuinguru berri bat sortzea mina eta jasotako herentzia presente egon arren?
Viaje al fin de la noche Proyecto 43-2 taldeak osatu duen antzerki dokumental trilogiaren hirugarren zatia da. Beraien lana hizkuntza propio baten ikerketan eta bilaketan oinarritua dago eta dramaturgia propioekin landutako oholtzaratzetik sortua den prozesu dokumental zorrotza dute bitarteko. Taldeak gizakia esfera politikoaren erdigunean jartzen dituen proposamenak ditu abiapuntu, errealitate konplexuak eta aldaketarako motor izan daitezkeenak jarri nahi ditu agerian.
Antzezleak: María San Miguel, Alfonso Mendiguchía
Zuzendaritza: Pablo Rodríguez
Zuzendari laguntzailea: Nahia Láiz