9 iraila, osteguna
Sala de Cámara / Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Arquitectura y Sociedad Fundazioa
Arkitektura eta Gizartearen Nazioarteko VI. Biltzarra
'Nahi dugun hiria'
Arkitektura eta arkitektoak izan ziren lehenengo lau edizioetako batzarren protagonistak. Iaz, bosgarrenarekin, ziklo berria hasi zen hirian arreta jarriz (hortik leloa: Arkitektura gutxiago, hiri gehiago). Aurten, Arkitektura eta Gizartearen Nazioarteko VI. Biltzarrak ildo beretik jarraitzen du, hiria berriz ere protagonista hartuz. The city we want (Nahi dugun hiria) lelopean, hiru jardunaldiz ekonomian, soziologian, arkitekturan eta kudeaketa publikoan adituak bilduko ditu, bost kontinenteetatik etorritakoak; ikuspuntu ezberdinetatik hiriaren errealitatea eta etorkizuna aztertuko dute: jasangarritasuna, klima-aldaketa, hiri-zuzentasuna, mugikortasuna eta osasuna.