Dantza flamenkoa, egun ezagutzen dugun bezala, berri samarra da, eta molde kultuen eta herritarren arteko forma mestizo batetik sortu zen, eta XIX. mendean zehar osatzen joan zen, Candil dantzetan eta kafe kantatuetan. Hitzaldiak ibilaldi bat eskainiko du haren historian eta errituetan, horiek eraginda baita paregabea, eta aldi berean duendearen teoria bat zirriborratuko da.
Antonio Parra irakasle da Murtziako Unibertsitateko Kazetaritza Fakultatean. Idazlea eta kazetaria ere bada, eta flamenko kritikaria El Pais egunkarian eta beste hedabide batzuetan. Cante de las Minas Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria izan zen, eta gaur egun, Murtziako Cumbre Flamencako zuzendaria.
ORDUTEGIA
16:30