22 otsaila, asteartea
Sala Bulevar Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Baluarte a tono tailerra
Babes komunitarioko programa
Baluarte a tono zikloa Sudurgorri Vocal Studiok gidatuko du. Talde hori Izaskun Zurutuza Pérezek (ahots-irakaslea, abesbatza-zuzendaria eta abeslari profesionala) eta Iker Bengotxea Goyak eratzen dute (bikoizketako aktorea, lokutorea eta abeslari profesionala).
1. Saioa: Hitz egitean, soinua sortzen dut; eta soinua sortzen badut, abestu egiten dut. AHOTS GUZTIAK EDERRAK DIRA. Geure burua soinu-tresna gisa identifikatuko dugu gure ahotsa aurkituz..
Baluarte Fundazioak erabilgarria izan nahi du eta Nafarroako Foru Komunitatean gizarte-inklusioaren arloan zenbait erakundek eta antolakundek gauzatzen dituzten esku-hartze komunitarioko estrategiak babesteko balio nahi du. Fundazioaren nahia da komunitatearen parte-hartzea sustatzea, promozio pertsonala laguntzea, pertsonaren gaitasunak sendotzea eta indartzea elkarrekin lan eginda, eta sormena bultzatzea. Denboraldi honetan, Baluarte a tono eta Baluarte en movimiento programak estreinatuko dira.
*Programa hau Fundación La Caixa-ren laguntzari esker posible da