Baluarte En Movimiento tailerra
 
5 apirila, asteartea
Sala Bulevar Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Baluarte En Movimiento tailerra

Babes komunitarioko programa
 
Baluarte En Movimiento programa erritmo eta mugimendu tailerra da eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzat zuzenduta dago. Zikloa Txus Eguílazek gidatuko du. Eguílaz perkusionista, dantzaria, aktorea eta pedagogoa da.
 
1. Saioa: Zure aurpegiak soinu egiten du; eta aurpegiaz gain, zure eskuek, besoek, hankek... Hamaika gorputz-soinu aurkituko ditugu, baita eguneroko gauzakien soinuak ere, eta haiek erritmoetarako nahiz mugimendurako dituzten aukerak ere bai.
 
 
Baluarte Fundazioak erabilgarria izan nahi du eta Nafarroako Foru Komunitatean gizarte-inklusioaren arloan zenbait erakundek eta antolakundek gauzatzen dituzten esku-hartze komunitarioko estrategiak babesteko balio nahi du. Fundazioaren nahia da komunitatearen parte-hartzea sustatzea, promozio pertsonala laguntzea, pertsonaren gaitasunak sendotzea eta indartzea elkarrekin lan eginda, eta sormena bultzatzea. Denboraldi honetan, Baluarte a tono eta Baluarte en movimiento programak estreinatuko dira.

*Programa hau Fundación La Caixa-ren laguntzari esker posible da

ORDUTEGIA
10:00-12:00

SARRERA
Elkarlan erakundeei mugatutako jarduera

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.