Ekintzaileen Eguna ezaugarri hauetako bilera nagusia da Nafarroan. Aurreko bi urteetako arrakastaren ostean –jardunaldiak iaz Baluarten 800 pertsona elkartu zituen–, aurtengo topaketa Zure ideia, zure enpresa lemapean ospatuko da. Jardunaldiaren helburua ekintza berri bat hastea buruan dutenei aurrera pauso hori emateko bultzada izatea da. Horretaz gain, jadanik aurrera pausoa eman dutenen lana aztertuko da eta bizimodu berri horretan gelditzeko ahala sustatuko da. Ideia, esperientziak, kontaktuak, aukerak aurkitu eta aholkularitza jasotzera gonbidatzen zaitugu. Pertsona ekintzaileak, enpresarioak eta enpresaren ingurunea gertuagotik ezagutu nahi duten pertsonak gonbidatu nahi ditugu.
ORDUTEGIA
De 9.00 a 20.30 horas