Og
1
Ol
2
Ig
4
Az
14
Og
29
Ol
30
Administrazio elektroniko berriari buruzko jardunaldia
 
16 azaroa, ostirala
Sala Ciudadela Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa

Administrazio elektroniko berriari buruzko jardunaldia

NUKFren Etengabeko Prestakuntza Plana


Aintzat harturik urriaren 1eko 39/2015 Legea, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa baita, eta urriaren 1eko 40/2015 Legea, zeina Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa baita, tramitazio elektronikoak ohiko bilakatu behar du administrazioen jardunean, dela barne kudeaketan, dela herritarrekiko harremanetan, dela haien arteko harremanetan. Hori dela eta, toki administrazio guztiak ari dira buru-belarri administrazio elektronikoa ezarri nahian, eta horrek erronka bat dakar informatikarako zein antolaketarako.

Jardun hori ahalik eta arinena eta eraginkorrena izan dadin, NUKFk, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioarekin batera, jardunaldi hau antolatu du, Nafarroako toki administrazioko ordezkari politikoei nahiz teknikariei zuzendua, aztertzeko zertan lan egin behar den araudiak ezarritako testuinguru berri honetan, hari egokitu ahal izateko.

ORDUTEGIA
10.00 - 14.15

SARRERA
Aurrez izena emanez

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.