7 urria, ostirala
Sala de Cámara. Salas Gola y Corona
Antolatzailea:
AEDIPE
AEDIPE elkartearen 50. Nazioarteko Biltzarra
Lanaren etorkizuna
AEDIPE lanbide-elkarte pribatu bat da, irabazi asmorik gabekoa, eta edozein erakunde edo organismo politikoz edo sindikalez independentea. Espainiako erakundeetan, Giza Baliabideetako eta Pertsona Zuzendaritzako funtzioarekin lotzen diren jardueretan jarduten duten profesionalak biltzen ditu. Gaur egun, 2.000 profesional baino gehiago biltzen da AEDIPE elkartean, eta elkartea, halaber, EAPM (European Association for People Management) eta WFPMA (World Federation for People Management Associations) elkarteetako kide da.
2016ko urriaren 6an eta 7an AEDIPE elkarteak 50. Nazioarteko Biltzarra egingo du Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian. Biltzarrak Lanaren etorkizuna izango du leloa; izatez, gogoetak, ezagupenak eta esperientziak trukatzeko espazioa izan dadila lortu nahi dugu, baita proposamenak sortzeko espazioa ere.
Elkarteko kideak eta giza baliabideen arloko profesionalak erakartzeaz gain, zuzendaritza orokorreko kideak, beste funtzio batzuetako arduradunak, irakasleak eta gizarte-eragileak (administrazioa, sindikatuak, hezkuntza, gizarte-erakundeak, eta abar) ere erakarri nahi dira, betiere interesa dutenak lanaren etorkizuneko joeren analisian eta joera horiek gizartean, enpresetan eta pertsonengan izango duten inpaktuen analisian.