22 iraila - 23 iraila
Baluarte
Antolatzailea:
Ipar Hegoa Fundazioa
Amejoramenduaren 23 urteak aztertuko dituzten jardunaldiak
LAB Sindikatuak prestakuntza eta ikerketa sindikaletarako sustatzen duen Ipar Hegoa Fundazioak jardunaldi hau antolatu du Amejoramenduak markatutako ziklo politikoaren garapena eta ondorioak ateratzeko. Honen helburua, beraz, analisi kritikoa egitea da, Amejoramenduak azken 23 urte hauetan Nafarroa baldintzatu duen modua aztertzeko bidean. Hiru ildo jorratuko dira horretarako:
- Politiko- instituzionala
- Linguistikoa eta kulturala
- Ekonomikoa eta sozio-laborala
Jardunaldi honetan Nafarroako jendartearen ikuspuntu anitzak batu nahi dira, sortzen den eztabaida ahalik eta aberatsen eta osatuen izan dadin. Era berean, egoeraren diagnostikoa eratzeko, oinarrizko akordioa lotzen saiatuko gara eta, honetaz gain, konpartitutako estrategiak sustatzea ahalbideratuko duten bestelako topaketak bultzatu nahi ditugu, Nafarroan ziklo berriari heltzeko xedez.