Aniztasuna aberastasun II.Eskola Lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketan Nafarroa osoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ia 1.500 ikaslek parte hartu dute. Euskaraz nahiz gaztelaniaz sortutako argazki eta testuak sortu dituzte parte hartzaileek eta bildutako lan horietan gure gizartearen aniztasuna eta horrek dakarren aberastasuna islatzen da. Sari banaketan epaimahaiak aukeratu dituen 8 lan sarituak ezagutzeko aukera izango da eta gaiaren inguruan hausnarketa, eztabaida eta sormen lana eginez parte hartu duten gaztetxo guztiei esker onez eskainitako ekitaldi ludiko-musikala izango da.
ORDUTEGIA
11:00
SARRERA
Librea