11 apirila, astelehena
Sala de Cámara/Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia
Aniztasuna aberastasun Lehiaketako sari banaketa
Aniztasuna aberastasun V. Eskola Lehiaketako sari banaketa Baluarten izango da berriz ere. Nafarroa osoko 1.600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. Ezagutu nazazu lelopean, edizio honetan 91 lan jaso dira, taldean landu direnak. Ekitaldian zortzi lan sarituak ezagutuko dira. Saio ludiko-musikala izango da, Harkaitz Arbizu artistak eta Xabier Crehuet musikariak parte hartuko dute. Saioan izango da Herritarrekiko Harremanetan kontseilaria den Ana Ollo, baita Martín Zabalza ere, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia.