26 apirila, asteartea
Sala Bulevar Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Baluarte En Movimiento tailerra
Babes komunitarioko programa
Baluarte En Movimiento programa erritmo eta mugimendu tailerra da eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzat zuzenduta dago. Zikloa Txus Eguílazek gidatuko du. Eguílaz perkusionista, dantzaria, aktorea eta pedagogoa da.
3. Saioa: Dantza nazazu, dantza nazazu esan zenidan. Koreografia erritmikoa sortuko dugu, talde horrek berezkoak dituen indarrarekin eta mugimenduarekin, lan eszeniko bat ere eginda.
Baluarte Fundazioak erabilgarria izan nahi du eta Nafarroako Foru Komunitatean gizarte-inklusioaren arloan zenbait erakundek eta antolakundek gauzatzen dituzten esku-hartze komunitarioko estrategiak babesteko balio nahi du. Fundazioaren nahia da komunitatearen parte-hartzea sustatzea, promozio pertsonala laguntzea, pertsonaren gaitasunak sendotzea eta indartzea elkarrekin lan eginda, eta sormena bultzatzea. Denboraldi honetan, Baluarte a tono eta Baluarte en movimiento programak estreinatuko dira.
*Programa hau Fundación La Caixa-ren laguntzari esker posible da