5 apirila, asteartea
Sala Bulevar Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Baluarte En Movimiento tailerra
Babes komunitarioko programa
Baluarte En Movimiento programa erritmo eta mugimendu tailerra da eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzat zuzenduta dago. Zikloa Txus Eguílazek gidatuko du. Eguílaz perkusionista, dantzaria, aktorea eta pedagogoa da.
1. Saioa: Zure aurpegiak soinu egiten du; eta aurpegiaz gain, zure eskuek, besoek, hankek... Hamaika gorputz-soinu aurkituko ditugu, baita eguneroko gauzakien soinuak ere, eta haiek erritmoetarako nahiz mugimendurako dituzten aukerak ere bai.
Baluarte Fundazioak erabilgarria izan nahi du eta Nafarroako Foru Komunitatean gizarte-inklusioaren arloan zenbait erakundek eta antolakundek gauzatzen dituzten esku-hartze komunitarioko estrategiak babesteko balio nahi du. Fundazioaren nahia da komunitatearen parte-hartzea sustatzea, promozio pertsonala laguntzea, pertsonaren gaitasunak sendotzea eta indartzea elkarrekin lan eginda, eta sormena bultzatzea. Denboraldi honetan, Baluarte a tono eta Baluarte en movimiento programak estreinatuko dira.
*Programa hau Fundación La Caixa-ren laguntzari esker posible da