29 iraila, asteazkena
Palacio completo / Jauregi osoa
Antolatzailea:
Bioenpresen Espainiako Elkartea (Asebio), Nafarroako Gobernua, Sodena
BioSpain 2021
Bioteknologiaren Nazioarteko 10. Topaketa
Bioteknologiari buruzko Nazioarteko Biltzarra (Biospain) Iruñeko Baluarten egingo da formatu hibridoan, eta bioteknologiaren arloko berrikuntza guztiak erakutsiko ditu bere hamargarren edizio honetan. BioSpainek, bioteknologiaren arloan mundu mailan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetako honek, 1.500 parte-hartzaile elkartuko ditu Baluarten bertan eta online bidez: sektoreko aditu, ikertzaile eta enpresa nagusiak. Azoka honen helburua sektore bioteknologikoko eragile guztien artean ezagutzak, ideiak eta esperientziak trukatzeko foroa eta negozio-plataforma sortzea da, nazioarteko proiekzioa duten teknologia-transferentziako jardunaldi paraleloen bidez.