Sortzaileen Klubak antolatzen duen jardunaldi honen helburua sormena sustatzea eta joera berriak antzematea da. Sortzaileen Kluba irabazi asmorik gabeko elkartea da, Espainian sormenaren kalitatea hobetzeko lan egiten duena eta heziketa eta prestakuntzaren bidez sektoreko profesionalen arteko harremanak sendotu nahi dituena. 500 bazkide inguru ditu, komunikazioaren arlokoak eta sortzaileekin batera lan egiten duten profesionalak, besteak beste, argazkilariak, errealizadoreak, programatzaileak eta diseinatzaileak.
Sortzaileen Klubak bere sorreratik ospatzen du C Eguna. Bertan urteko azterketa egin ohi da eta komunikazioaren arloko ideia onenak saritzen dira. C Egunean, gainera, euren interesekoak diren gaien inguruan eztabaidatu eta hausnartzen dute eta komunikazioarekin zerikusia duten nobedadeak ezagutzera ematen dituen sormenaren inguruko azoka burutzen da.