22 urtarrila, igandea
Sala/Aretoa: Ciudadela
Antolatzailea:
En Dehors Danza
Dantza garaikideko eta interpretazioko tailerrak
Lucía Chocarroren eskutik, Akram Khan konpainiako dantzaria
Lucía Chocarro iruindar dantzaria Londresen finkatu zen Lewisham Collegen eta London Contemporary Dance Schoolen trebatzeko, bertan 2013an ohorezko matrikula lortu zuela. Harrezkero, ibilbide arrakastatsua egin du dantzari eta antzerki fisikoko interpretatzaile gisa, Akram Khan Company, Punchdrunk, Gecko Theatre, Agudo Dance Company edo Jamaal Burkmar bezalako konpainientzat lanean, besteak beste. Feet off the ground kolektiboaren sortzailea da, eta berarekin ikuskizun propioak ekoizten ditu. Gainera, prestakuntza eta tailer intentsiboak ematen ditu, Contact Improvisation mugimenduaren teknikan oinarrituta. Gaur egun Akram Khan Companyrekin biran dabil The Jungle Book reimagined aurkezten.
Baluarten emango dituen dantza garaikideko tailerretan, interpretearen erabateko presentziaren egoerarantz lan egitean oinarritzen da dinamika. Hasieran, norberaren konexioa eta beroketa egingo da, bai gorputzean, bai mentalki, eta, gero, ingurunearekin konektatzen jarraituko da. Lucía Chocarrok ikaskuntza-esperientzia oparo batera gidatuko ditu ikasleak, eta bakoitzak bere ikuspegiaren edertasuna aurkituko du. Tailer hauen helburua ikasleak mugimenduaren bidez adierazteko aukera desberdinak dituzten interprete bilakatzea da. Era berean, tailerra jolas gisa diseinatuta dago, baina haurrek egiten duten seriotasunarekin jolasteko.
IZEN EMATEA: INFO@ENDEHORSDANZA.COM