CERMI (Desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien espainiar batzordea), Fundación Derecho y Discapacidad (Desgaitasuna eta Eskubideak fundazioa) eta Nafarroako Kutxa fundazioak Desgaitasunaren Inguruko Zuzenbidearen II. Kongresu Nazionala burutzearen helburua gai horren inguruan sakontzea da, espainiar jurisprudentzia eta zuzenbide arloan azken urteotan jada egon diren aurrerapausoak, hala nola datozen urteetan aurreikusten diren aurrerapausoak aztertuz. Egia esan, azterketa eta balorazio sakona merezi duten aurrerapauso eta berrikuntza handiak ematen ari dira zuzenbidearen arloan, egia baita desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen eremuan izugarrizko lana egiten ari dela. Hala ere, kontutan hartu beharra dago jada hamar urte direla Desgaitasuna duten pertsonen Eskubideen Nazioarteko Hitzarmena indarrean sartu zenetik, eta Espainian haren aplikazioa motelegia suertatzen ari dela, eta hortaz asko direla oraindik espainiar araudiak Nazioarteko Hitzarmenarekin dituen desadostasun edo kontraesanak, nazio zein autonomia-erkidego mailan. Horregatik premiazkoa da datozen egun edo urteotan indarrean sartzeko aurreikusita dauden arau edo legeen definizio, garapen eta indarrean sartzearekiko konpromezua handitzea.
ORDUTEGIA
9:00 - 19:00
SARRERA
Aurretiko izen-ematean ordainketarekin