Distira iluntasunean
 
27 azaroa - 20 abendua
Vestíbulo Principal
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua

Distira iluntasunean

Ricardo García Vilanovaren erakusketa
Erakusketa honek ISISen Kalifatoa osatu zuten hiru herrialdeetan (Siria, Irak eta Libia) gerrak eragindakoa irudikatzen du, baita sortu den errefuxiatuen krisia eta hirien suntsiketa ere. Besteak beste, oms, Aleppo, Idlib, Kobane, Tall Mar, Sinjar, Mosul, Sirte edo Raqqa hirietan harturiko irudiak erakusten ditu. ISISen ibilbide orokorra ezagutzeko aukera ematen du, bere sorreratik Raqqa hiria hartu ondorengo erorketaraino. Irudiek gerraren gogorra azaltzen dute, milaka hildako eta milioika errefuxiatu utzi dituen gerraren drama. Bigarren Mundu Gerratik izan den krisirik okerrena izango da ziurrenik. Baina erakusketa honek indarkeriaren eta gerraren ondorioak pairatzen dituztenekiko beharrezko elkartasunaren inguruan hausnarketa egiteko gonbita luzatu nahi du batez ere.

ORDUTEGIA
10.00 - 14.00 / 16.00 - 20.00

SARRERA
Sarrera librea

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.