Edizio Independentearen Nazioarteko Topaketa berrehun profesional inguru formatu hibridoan elkartuko ditu, Baluarten bertan eta online bidez, sektorearen egoeraz hitz egiteko.
2002an Editore independenteen nazioarteko aliantza sortu zenetik (munduko 55 herrialdetako 750 argitaletxe independente baino gehiagoz osatutako nazioarteko sarea), "Nazioarteko topaketak" 4 urtetik 8 urterako maiztasunarekin antolatzen dira mundu osoko editare independenteak biltzeko: 2003an Dakarren (Senegal), 2007an Parisen (Frantzia), 2014an Ciudad del Cabon (Hegoafrika) eta 2021ean lruñean. Nazioarteko edizio independenterako funtsezko unea dira, kontinente guztietako eragileak biltzen baitituzte: munduko edizio independentearen panorama modu kolektiboan eraikitzeko aukera ematen dute (Latinoamerika, Afrika, Asia, Europa, arabiar mundua eta Ozeania). Edizio independenteari buruzkoeztabaida, topaketa eta hausnarketarakogune aparta dira, eta ez dute parekorik nazioartean.