Euskal irrati-telebista publikoaren (EiTBren) udazkeneko programazioaren aurkezpena. Ekitaldian ETBren kate bietako aurkezleek hartuko dute parte. Musika eta umore tarteak egongo dira, eta "Vaya Semanita" eta "Wazemank" saioetako esketxak ere bai. "EiTB Gala" honen gidaria Julian Iantzi izango da, "Basetxea" eta "El conquistador del fin del mundo" programen aurkezle ezaguna. Gonbidapenak EiTBren Iruñeko egoitzan eskuratu daitezke, Tomas Caballero 2an, edo 948 01 22 00 telefonoan.
ORDUTEGIA
20.00