17 azaroa, asteazkena
Sala de Cámara / Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Energia Komunitateen I. Europar Biltzarra
Energia Komunitateen I. Biltzarra informazio eta eztabaida foro izan nahi du, tokiko eta eskualdeko trantsizio energetikorako gorabidean dagoen mugimenduari buruz. Energia komunitateak CO2 emisiorik gabeko energia sistema baterako trantsizioa bizkortzeko zutabe nagusietako bat izango dira. Tokiko energiaren sorkuntza eta autohornikuntza hartzen ari diren garrantziaz solastuko direlarik.
Kongresuan, sektore publikoko eta pribatuko adituek eta orain arte garatutako esperientzia garrantzitsu batzuen ordezkariek parte hartuko dute, eta Europako hainbat herrialdetan garatutako ekimen aitzindariak erakutsiko dira, bai eta estatu eta eskualde mailakoak ere, eta eredu hori masiboki bultzatzeko giza, lege, ekonomia eta teknologia baldintza kritikoak eztabaidatuko dira. Osagai didaktiko eta interaktibo sendoarekin, bertaratzen direnek hainbat workshopetan parte hartu ahal izango dute, non komunitate energetikoen zenbait alderdi praktiko azpimarratuko diren.
PROGRAMA