4 azaroa, ostirala
Sala/Aretoa: Luneta
Antolatzailea:
Espainiako Audiologia Elkartea, SEORL-ren laguntzarekin
Entzuteko zailtasunak dituzten haurren arreta goiztiarrari buruzko eguneratze-ikastaroa eta aurrerapenak
Ikastaroa
Espainiako Audiologia Elkarteak (AEDAk), Espainiako Otorrinolaringologia, Buru eta Lepo Kirurgia (SEORL) elkartearekin lankidetzan, Iruñeko Baluarte biltzar-jauregian egingo du aurrez aurreko ikastaroa, Entzuteko zailtasunak dituzten haurren arreta goiztiarrari buruzko eguneratze-ikastaroa eta aurrerapenak lelopean.
Adin goiztiarretako entzumen-gabeziak ez dio komunikazioari bakarrik eragiten, alderdi kognitiboei, hezkuntzakoei eta sozialei ere. Detekzio, diagnostiko eta tratamendu goiztiar baten mende egongo da hipoakusia duen haurra gure gizartean integratzea. Horregatik, AEDAk beti ikusi du haurren hipoakusiari diziplina anitzeko ikuspegi batetik heltzeko beharra.
Horretarako,
PROGRAMA interesgarri bat diseinatu da, audiologo, pediatra, ORL eta logopedei beren ezagutzak eguneratzen lagunduko dieten hizlariekin.