Ig
1
Al
2
Ar
3
Az
4
Og
5
Lr
7
Ig
8
Og
26
Erakusketa Arpillerak: Memoriaren haritik etorkizuna josten
 
12 apirila - 24 apirila
Vestíbulo principal / Atondo nagusia
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

Erakusketa Arpillerak: Memoriaren haritik etorkizuna josten

Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak Jardunaldiak 'Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez'

Arpillerak ahalduntzeko, salatzeko, lekukotza uzteko eta memoria egiteko bitarteko izan dira. Conflict Textiles bildumak 300 pieza baino gehiago ditu dokumentatuta eta horietatik aukeraketa bat egin da Memoriaren haritik etorkizuna josten erakusketarako. Arpillera hauek gatazka egoeren eta giza eskubideen urraketen kontaketa egiten dute orratzak, haria eta oihal zatiak erabiliz.  Ipar Irlandatik, Espainiatik, Txiletik, Perutik, Argentinatik, Zimbawetik, Alemaniatik eta Kolonbiatik iritsi dira arpillerok. 
 
Txilen oihal bidezko artisautza erabili zen zapalketa, indarkeria eta trauma egoerak adierazi eta irudikatzeko. Augusto Pinochet generalaren diktaduran zehar bereziki talde politikoek, indigenek, tokiko oinarrizko komunitateek bizitakoa adierazi eta irudikatzeko. Sufritzen ari ziren zapalketari aurre egiteko emakumeek sentitu zuten beharrari erantzuteko sortu ziren. Jositako ahots horiek memoriaren eta justiziaren aldeko aldarriak dira, zalantzarik gabe. 
 
Roberta Bacic, Txilen jaio eta Ipar Irlandan bizi dena, Conflict Textiles-en sortzailea da eta erakusketa honen arduraduna. Apirilaren 14an 17:00etan eta 18:00etan bisita gidatuetarako aukera izango da Robertarekin. Erreserba: bizikidetza@navarra.es helbidean.


Irudia:
Penurias en nuestra población / Hardship in our community
Arpillera chilena, 1979
Copyright Conflict Textiles

SARRERA
Librea

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.