Buenos días desde el cielo de Alepo erakusketa Siriako hiri hartara bidaia da. Iván Benítez nafar argazki-kazetariaren argazkietan, une okerrenetan ere Alepotik alde egin ez zuten pertsonak irudikatzen dira eta ahotsa ematen zaie. Bonben soinuaren azpian ere bertako jendeak bere bizitzetan normaltasuna nola berreskuratzen saiatzen diren ikusten da argazkietan.
ORDUTEGIA
10.00 - 21.00
SARRERA
Librea