15 ekaina - 26 ekaina
Primera terraza/Lehenengo zabaltza
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua eta Navarroako Bide, Ubide eta Portu Injineruen Elkargoa
Erakusketa: Javier Manterola, obra eta proiektuak
Javier Manterola injineru iruindarra eta 2005eko Kulturaren Bianako Printzea sariaren irabazlearen obra eta proiektu garrantzitsuenen erakusketa bat hartzen du Baluartek ekainaren 15a eta 26a bitarte. Erakusketa Baluarteko lehenengo zabaltzan aurkitu daiteke eta bisiten ordutegia 17etatik 21etara da astelehenetik ostiralera, 12etatik 14etara eta 17etatik 21etara larunbatetan eta 12etatik 14etara igandeetan.
Erakusketak Manterolaren obra onenak biltzen ditu lau ataletan bereiztuta. Lehenengoak mota guztietako zubiak biltzen ditu eta lehenengo proiektuetatik egungo obratar izan duen eboluzioa ikus daiteke. Bigarren zatian Nafarroan egin dituen lanak sartu dira, eta hirugarrenean arkitektu garrantzitsuenekin egindako kolaborazioak. Azkenik, egin ez dituen zubiak eta etorkizunerako proiektuak ere bildu dira.