27 apirila, larunbata
Terraza 1ª
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia
Eskolara bideak tailerra
Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak IV. Jardunaldiak
Gure haur gehienentzat eskolara joatea keinu txiki bat baino ez da, adibidez, ibilaldi labur bat egitea edo eskolako autobusera igotzea. Baina beste batzuentzat, gatazka armatuko lekuak, auzo oso arriskutsuak, mendiak, basamortuak, ibaiak edo ur izoztuak zeharkatzea esan nahi du. Sakrifizio irudikaezinak dira guretzat, baina haientzat merezi dute, oso ondo baitakite hezkuntza dutela bizimodu hobea lortzeko irtenbide bakarra. Haien jarrerak erakusten du, beren ausardiari eta adoreari esker, ikastea lortuko dutela nahiz eta sakon errotutako hainbat oztopo gainditu beharko dituzten horretarako, hala nola pobrezia, genero-desberdintasuna, marjinazio soziala, hiriguneetako segurtasunik eza, arrisku naturalak edo gatazka-egoerak.
Munduko txoko ezberdinetan haurrek hezkuntzarako eskubidea izateko bizi behar izaten dituzten errealitate ezberdinen esperimentazioa eta ezagutza