25 azaroa, ostirala
Sala/Aretoa: Gola
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua eta ESPON EGTC
ESPON IRiE Final Event
Iragan ekainean ESPON IRiE proiektua amaitu zen. Azken bi urteetan egindako lanari amaiera emateko eta lortutako emaitzei balioa emateko, amaiera ekitaldia antolatu da azaroaren 24an eta 25ean Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian.
ESPON EGTCk eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako ekitaldian, ESPON 2030 programa berriaren ikuspegi estrategikoa aurkeztuko da, baita IRiE proiektuaren emaitza garrantzitsuenak ere. Era berean, jardunaldiek hainbat osoko bilkura izango dituzte, hizlari ospetsuen eskutik, eta bi mahai-inguru ere izango dira, eskualdeetako ordezkariek eta Estatuko zein nazioarteko politika publikoen arduradunek parte hartuko dutelarik.
Jarduera horiek erakutsiko dute IRiE-n lortutako emaitzak funtsezko ekarpena direla Espezializazio Adimenduneko Estrategiak (S4) garatzeko edo Ekonomia Zirkularreko eta Trantsizio Energetikoko politikak babesteko.
IZEN EMATEA