Euskaltzaindiak bere XVI. Biltzarra egingo du Iruñean aste osoan zehar. Gaia Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina izango da, aste oso batean zehar aztertuko baitira Pirinioetako hizkuntza historikoen nondik norakoak. Hartara, euskara, aragoiera, katalan eta okzitanieraren hainbat alor ikertuko dira, hala nola, euren historia, dialektologia, literatura, soziolinguistika, teknologia berriak eta toponimia, aditu eta jakitun askoren ekarriak bilduz. Aldian-aldian egiten ditu Euskaltzaindiak bere Biltzarrak.
Oraingoa hamaseigarrena delarik, aldi eta une erabakigarrian
gertatzen da erakundearen ibilbidean. Batetik, 90 urte betetzera doa Euskaltzaindia eta, bestetik, azken urteetan Euskararen Akademiak bere aldaketak eta gaurkotzeak egin ditu, kide zein egitasmo berrietan.
EGITARAUA Urriak 9, osteguna: Hizkuntzak eta gizarteak
9.00-09.50 Mikel Zalbide: Hizkuntza-aldaeren lekua eta eragina EAEko eskola-munduan.
10.00-10.50 Marie-Jeanne Verny: Okzitanieraren irakaskuntza.
11.00-11.25 Jean Salles-Loustau: L'enseignement des langues des Pyrénées en France: quelles perspectives pour le basque, le catalan et l'occitan?
11.45-12.10 Juan José Segura: Principios y criterios para una codificación del aragonés.
12.15-12.40 Patrick Sauzet: Okzitanieraren arautzeaz.
12.45-13.10 Juan Carlos Moreno Cabrera: Euskara eta hizkuntza nazionalismo espainiarra.
13.15-13.40 Adolfo Arejita: Ahozkotasun corpusen ekarria literatura-eredura (zenbait adibide).
13.45-14.10 Miquel Ángel Pradilla: Luces y sombras en los procesos de normalización lingüística de la lengua catalana.
14.15 Bazkaria.
16.00-16.50 Joseba Intxausti: Euskararen Historia Soziala.
17.00-17.25 Elena Chiocchetti (Eurac-Bolzano): Harmonising legal terminology in four languages: the experience of the Alpine Convention.
17.45-19.15 Mahai ingurua: Teknologia berriak
Moderatzailea: Andoni Sagarna
Katalana: Joaquim Rafel
Aragoiera: Francho Rodés
19.30 Emanaldi artistikoa: Guy Latry & Beñat Achiary : Manciet poetaren LO BREC La Blanche Nef (Untzi Zuria). Grupo Val d'Echo. Orquestina del Fabirol.
ORDUTEGIA
De 9.00 a 20.00 horas