Ig
5
Al
13
Ar
14
Az
15
Al
20
Az
22
Og
23
Ol
24
Ig
26
Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra. Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina
 
10 urria, ostirala
Sala Ciudadela
Antolatzailea: Euskaltzaindia

Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra. Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina

Euskaltzaindiak bere XVI. Biltzarra egingo du Iruñean aste osoan zehar. Gaia Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina izango da, aste oso batean zehar aztertuko baitira Pirinioetako hizkuntza historikoen nondik norakoak. Hartara, euskara, aragoiera, katalan eta okzitanieraren hainbat alor ikertuko dira, hala nola, euren historia, dialektologia, literatura, soziolinguistika, teknologia berriak eta toponimia, aditu eta jakitun askoren ekarriak bilduz. Aldian-aldian egiten ditu Euskaltzaindiak bere Biltzarrak.

Oraingoa hamaseigarrena delarik, aldi eta une erabakigarrian
gertatzen da erakundearen ibilbidean. Batetik, 90 urte betetzera doa Euskaltzaindia eta, bestetik, azken urteetan Euskararen Akademiak bere aldaketak eta gaurkotzeak egin ditu, kide zein egitasmo berrietan.

EGITARAUA Urriak 10, ostirala: Toponimia

9.00-09.50 Patxi Salaberri Zaratiegi: Pirinioetako euskal leku izenak: direnak eta diratekeenak.
10.00-10.25 Chabier Lozano: La antroponimia aragonesa: su reflejo en la toponimia.
10.30-10.55 Albert Turull: Una caracterización de la toponimia pirenaica catalana.
11.15-12.05 Xavier Ravier: Réflexions sur la situation linguistique de l'Aquitaine a l'époque prélatine eta aux débuts de la romanitation: acquis et perspectives nouvelles.
12.15-12.40 IN MEMORIAM Henrike Knörr.
12.50-14.00 Amaiera ekitaldia: Ondorioak Euskaltzaindia (Andres Urrutia Badiola), Institut d'Estudis Catalans (Joan Martí i Castell), Association Internationale d'Etudes Occitanes (David Grosclaude) eta Academia de l'Aragonés-en (Manuel Castán Espot) eskutik.
14,15 Bazkaria

ORDUTEGIA
De 9.00 a 14.00 horas

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.