Expofamily-k kontuan hartu beharreko hitzordu bat izan nahi du 0 eta 15 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresa eta entitate guztien agendan. Erakustokiaren lehen edizio honetan haurrei zuzendutako produktuen eta zerbitzuen eskaintza zabala egonen da eskuragarri, hainbat sektorek eskainitakoa: halaber, jarduera ludikoei eta prestakuntzakoei buruzko programa berezi bat ere eskainiko da. Era berean, programazio-proposamen oso erakargarri bat abiaraziko dugu, eta, hartan, hitzaldiak, tailerrak, ikuskizunak eta halakoak aurkitzeko aukera izanen duzu. Hori guztia familia giroan gozatzeko: aita-amak, seme-alabak, aitona-amonak, ilobak... Denak elkarrekin.
ORDUTEGIA
De 17.00 a 20.30 horas (entrada 1 día, 1€ / entrada 3 días, 2€ / menores, gratis)