2011ko FIVE Feria honek nazio-banatzaileak eta europear, iparramerikar eta asiar inportatzaileak parte hartzea du helburu, Espainia, Portugal eta Frantziako ardo ekologiko partehartzaileak ezagutu ditzaten. Eta, aldi berean, Europako hego-mendebaldeko mahastigintza ekologikoaren erreferentzia-puntu bezala finkatzea xede du aurten FIVEk.
Nafarroako 13 upeltegi ekologikorekin batera, ferian best 48 upeltegiko ardoak ezagutzeko aukera eskainiko du (Espainiako 46, Portugaleko bat eta Frantziako beste bat). Guztien artean hogei jatorrizko deitura ekarriko dituzte Baluartera.
Toki-esparruan ardo ekologikoa ezagutzera ematearren, ardo eta pintxo ekologikoen dastatzea egonen da gaur.
ORDUTEGIA
De 10.00 a 17.00 horas (entrada previa inscripción)