FoodTreX Spain 2021 - Gastromia-Turismoko Nazioarteko 4. Biltzarrak gastronomia-turismoko adituak bi egunez bilduko ditu Baluarten. Partaideek egungo eta pandemia ondorengo etorkizuneko egoerari buruz eztabaidatuko dute. Gainera, teknologia, eraberritze eta elkarlanaren bitartez gastronomia-turismoaren sektorea berrindartzeko tresna eta estrategia ezberdinetan jarriko da arreta jardunaldietan. Aurtengo edizioa mistoa izango da: hitzaldi, tailer eta B2B topaketa komertzialak aurrez aurrekoak eta online formatuan.