Metropoli Mugikortasunaren Behatokiaren (MMB) II Jardunaldi Teknikoak “Autoritateen Papera Garraio Publikoaren Kudeaketa Jasangarrian” aztertuko du BALUARTEn. MMB Garraio Publikoen Agintaritzak eta Ingurugiro Ministeritzak bultzatutako ekimen bat da, 2003an hasia, eta bere helburua administrazioen eta hiri mugikortasunean sartuta dauden eragileen arteko elkarlana bultzatzea da. Garraio publikoaren kudeaketa jasangarria hobetzeko gogoeta foro bat da eta, bide batez, garraio publikoak bizi kalitate eta ingurugiroaren hobekuntzan daukan eragina zabaldu nahi du.
ORDUTEGIA
Lunes 14 astelehena: 10.30 - 21.00
Martes 15 asteartea: 9.00 - 14.00