Geroa Bairen 10. urteurrena
 
20 azaroa, larunbata
Sala de la Muralla/Harresiaren Aretoa
Antolatzailea: Geroa Bai

Geroa Bairen 10. urteurrena

 
Geroa Baik bere hamargarren urteurrena ospatuko du ekitaldi publiko batekin. Uxue Barkosek 2011ko azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan Diputatuen Kongresuan eserlekua lortu zueneko hamargarren urteurrenarekin ospatuko du koalizioak efemeride hau. Haiek izan ziren koalizioa aurkeztu zen lehen hauteskundeak, Nafarroa Baik hasitako proiektu politikoari jarraipena emanez. 
 
10 urte hauetan Geroa Bairen ibilbidea analizatzeko aukera eskainiko du ekitaldiak. Tarte horretan formakuntza eragile gako eta erabakigarria izan da azken 40 urteetan Nafarroan izandako inertzia politikoak aldatzeko. Hamarkada horretan, bizikidetza errealari bide emateko koalizioa behar-beharrezko aktore politikoa izan dela frogatu da, bai eta Nafarroan frogatu den gehiengo politiko aurrerakoi eta anitzaren gauzatzea eta artikulazioa bermatzeko ere, akordioen bitartez, bai Foru Parlamentuaren baitan, bai eta Nafarroako Gobernuan ere. Halaber, koalizioak aurre egin beharreko erronkak analizatzeko balioko du ere topaketa honek, bai eta Nafarroarentzako etorkizun proiektuak elkarbanatzeko ere. 
 
Ekitaldiaren baitan hiru hizlarik parte hartzea aurreikusten da; Koldo Martínez, Nafarroako senatari autonomikoa; Unai Hualde, Foru Parlamentuko presidentea, eta Uxue Barkos, Geroa Bairen bozeramailea.


BERTARATZEKO KONFIRMAZIOA

ORDUTEGIA
12:00

SARRERA
Ekitaldi irekia. Aurrez konfirmatzea beharrezkoa da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.