Otsailaren 5ean Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldiaren baitan antzeztutako bertsioan gurean taularatuko den Giacomo Pucciniren La Bohème operaren bigarren emanaldiaren gelaurre bezala, Diario de Navarrako musika-kritikaria eta musikologoa den Xabier Armendarizek obra handi honen inguruko hitzaldia eskainiko du Puccini eta bohemiar bizitzaren eszenak izenburupean.
Manon Lescauten hasierako arrakastari esker, Puccinik bere kredentzialak aurkeztu zituen Italiako musika panoraman operak konposatzeko. Horrek opera berri bat egitera bultzatu zuen, elkarren osagarri ziren libretisten tandem batekin: Luigi Illica eta Giuseppe Giacosa, kartsuagoa lehena, poetikoagoa bigarrena. Kasu honetan, Henri Murgerren Bohemiar bizitzaren eszenak inspirazio-iturri izan zituen. Drama horrek Pucciniri bere zainik lirikoena errepertorioko operarik zirraragarrienetako batean erakusteko aukera eman zion. Hala eta guztiz ere, prozesua ez zen zailtasunik gabea izango; argumentu beraren beste bertsio musikal bat aurkeztu zuen belaunaldi-kide oso ezagun baten lehia barne.
ORDUTEGIA
17:30
SARRERA
Librea aretoa bete arte