17 azaroa, larunbata
Salas Ciudadela / Luneta Aretoak
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua
I. Ikasnova Jardunaldiak
'Ikasi ikasten'
IKASNOVA Ikasi ikasten/ aprende a aprender/ Learning to learn, Nafarroako hezkuntza publikoan metodologia eta baliabide digitalak txertatzeko estrategia berria da. Hiru ardatzetan du oinarria: espazioa, metodologiak eta hezkuntza tresnak. Baluartek I. IKASNOVA Jardunaldiak hartzen ditu. Bereziki irakasleei zuzendutako hitzordu hoenten, bi egunez hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak egonen dira eta beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Larunbatean Santanderreko Salestarretan irakasle eta IKTetan aholkulari Raúl Diegok hasiko du jarduna. Ondoren jardunaldiak praktikara pasako dira honako lantegiekin: Tekonologia Historia klaseetara egokituta, Beetbotsen bidez erronka zailak bideratu, Google-ek dituen aplikazioen aukera didaktikoak eta Robotika Chromebook-ak erabiliz.