16 azaroa, ostirala
Salas Ciudadela / Luneta Aretoak
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua
I. Ikasnova Jardunaldiak
'Ikasi ikasten'
IKASNOVA Ikasi ikasten/ aprende a aprender/ Learning to learn, Nafarroako hezkuntza publikoan metodologia eta baliabide digitalak txertatzeko estrategia berria da. Hiru ardatzetan du oinarria: espazioa, metodologiak eta hezkuntza tresnak. Baluartek I. IKASNOVA Jardunaldiak hartzen ditu. Bereziki irakasleei zuzendutako hitzordu hoenten, bi egunez hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak egonen dira eta beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Zehazki, ostiraleko jardunaldian Antonio Bartolomé Pina, Bartzelonako Katedratikoa, Filosofia eta Hezkuntza zientzetan doktore eta egun Institut de Recerca Educativa-ko zuzendaria, teknologien laguntzaz baliatu daitezken irakaskuntzarako eszenatoki berritzaileez mintzatuko da. Ostiralean bestalde, Marc Sanz eta Gonzalo Romerok (Google for Education Europako hegoaldeko arduraduna eta Education Adoption Manager Google España-ko arduraduna) hartuko dute hitza. Eta amaitzeko estrategia honetan parte hartzen ari diren Hezkuntza komunitateetako hainbat lagunek mahainguruan arituko dira.