Nafarroako Ospitale Guneko hainbat mediku espezialistek (kardiologoak eta neurologoak) Baluartera gerturatzen diren pazienteei elektrokardiograma egingo diete momentuan eta ondo dagoen edo beren sendagilearengana azterketa zehatzagoa egitera joan behar duten esando diete. Jardunaldian fibrilazio aurikularrari buruz, arritmia orokorrenari buruz eta iktusa ekiditeko tratamenduaren garrantziari buruz informazioa emango zaie partaideei.
ORDUTEGIA
15.00 - 19.00
SARRERA
Sarrera librea