17 maiatza - 15 ekaina
Plaza de Baluarte/Baluarteko plaza
Antolatzailea:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Laboral Kutxa Katedra
Ikuspegia
Erakusketa. Begirada perspektibarekin koronabirus-garaietan
Instalazioak gisa bereko beste une tragiko batzuekin alderatuta aztertzen du egungo pandemia.
Denboraren tunel batean, gizateriak mikroorganismoen aurka etengabe egiten duen borrokaren bost argazki. Horien bidez, iraganean gertatutakoa kontuan hartuz begiratuko diogu gaur egungo egoerari.
Barneko zirkuluarekin, oraingo pandemia bereziki tragiko honen ondorioz munduan hildako populazioaren ehunekoa irudikatzen dugu. Zirkulu horretako zuloak, berriz, COVID-19ari dagokion ehunekoa adierazten du.
Instalazioaren interpretazioa errazteko eta gaian sakontzeko, audiogidak edukia entzuteko aukera ematen du. Sarrerako panelak eta zirkulu bakoitzak QR bat dute, mugikorrarekin azalpenak gaztelaniaz eta euskaraz entzuteko.
Barneko zirkulu bakoitzean egindako zuloaren bidez, COVID-19ak historian zehar gizateriak jasan dituen beste pandemia batzuekin alderatuta izan duen eragina aipatuko dugu.