Iruña, ekintzaile. Sormen-industriak eta industria digitalak Iruñeko Udalak CEINekin elkarlanean sustatutako programa bat da, eta helburu du zu bezala talde-lanean aritzeko gogoz dauden pertsonen talentuari bultzada ematea, sormen-sektore eta sektore digitalean proiektuak garatze aldera. Interesdunen artean SD talentua duten 20 lagun aukeratuko ditugu programan parte hartzeko, eta programa irailetik abendura bitarte eginen dugu. Proiektu bat bururatzen eta mamitzen, hori, agian, enpresa berri bat bilakatu dadin. Besteak beste, honako hauei buruz ikasiko duzu: sormena, negozio-aukerak, komunikazioa, sare sozialak eta salmentak. Eta laguntza jasoko duzu CEINeko ekintzailetza-adituengandik eta sormen-sektore zein sektore digitaleko hizlari eta aholkulariengandik.
ORDUTEGIA
De 9.30 a 14.15 horas y de 15.15 a 19.00 horas
SARRERA
Librea aurrez izena emanez