Iruñea Stock Aukera-Feria Nafarroako Merkatari Elkarteak eta Iruñeko Merkatari Elkarteak antolatutako ekimena da. Azoka hau Iruñeko hiri-merkataritza sendotzeko asmoarekin sortu zen. Iruñea Stock Aukera-Azokak helburu bikoitza du: batetik, hiriko merkatariei aukera bat ematea biltegiratutako stocka saltzeko eta, bestetik, kontsumitzaileei kalitatezko artikuluen eskaintza egitea prezio onean. Baluartera hurbiltzen direnek gizon eta emakumezkoen arropa, kiroletako arropa edo haurrentzako, oinetakoak, larruzko jantziak, lentzeria, bitxiak eta imitaziozko bitxiak, koadroak, osagarriak edo mota guztietako opariak erosi ahal izango dituzte.