Aurten 6. edizioa betetzen duen ‘Iruñea Stock’ Aukera-Feria Iruñeko Udalak eta Nafarroako Komertzioen Federazioak antolatutako ekimena da. Azoka hau Iruñeko hiri-merkataritza sendotzeko asmoarekin sortu zen. ‘Iruñea Stock’ Aukera-Feriak helburu bikoitza du: batetik, hiriko merkatariei aukera bat ematea biltegiratutako stocka saltzeko eta, bestetik, kontsumitzaileei kalitatezko artikuluen eskaintza egitea prezio onean. Baluartera martxoaren 1etik 4ra hurbiltzen direnek gizon eta emakumezkoen arropa, kiroletako arropa edo haurrentzako, oinetakoak, larruzko jantziak, lentzeria, bitxiak eta imitaziozko bitxiak, koadroak, osagarriak edo mota guztietako opariak erosi ahal izango dituzte.
ORDUTEGIA
De 10.00 a 14.00 horas (entrada libre)