EAJ-PNVren eskutik, Josu Jon Imazek eskainiko duen hitzaldi honetan, munduan, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan, datozen urteetan emanen den energia eskaeraren gorakadaren azterketa eginen da. Eskaeraren gorakadak kontsumorako behar berri horiei aurre egiteko behar adinako eskaintza eragingo du. Ponentziak, ustezko egoera hori testuinguru hartuta, energien mix konbinatua proposatuko du; helburua, etorkizuneko jendartearen eredu energetikoaren aurrean suministroa, lehiakortasuna eta jasangarritasuna uztartzea eta bermatzea izanen da. Batera, energia iturri berriak lehiakor izan daitezen ezinbestekoa izanen da energia berrien garapen zientifiko eta teknologikoaren aldeko apustu garbia egitea.
Josu Jon Imaz egun Petronorreko Presidentea da; batera, Euskadiko Energiaren Cluster delakoaren Presidentea dugu.
ORDUTEGIA
A las 19.30 horas (entrada libre)