24 martxoa, asteazkena
Sala Gola Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
J.S. Bach eta Pasioa San Mateoren arabera, atzo eta gaur
Sandra Myersen hitzaldia
Zergatik Pasioa San Mateoren arabera obrak zirrara eragiten jarraitzen digu Bach-ek konposatu zuenetik ia 300 urte igaro direnean? Zalantzarik gabe, musikagileak ez zuen ondu auditorium batean kontzertuko lan handi gisa entzuteko, baizik eta testuinguru liturgiko jakin batean entzuteko lan gisa: 1727an Leipzigeko Thomaskirchen Ostiral Santuko arratsaldekoan. Hala ere, gaur egun lanak gure zuntz sentsibleenetaraino iristen jarraitzen du, biziki pertsonalak diren eta, sarritan, gatazkatsuak diren emozioak eraginez. Gure erlijio- edo kultura-jatorria edozein dela ere, Pasioa San Mateoren arabera lanak XXI. mendean bere garrantzia du zalantzarik gabe.
Bach-ek nola lortu zuen horren obra unibertsala eta denborazkanpokoa konposatzea? Sandra Myers irakasle eta musikologoak maisu-lan hau ezagutza handiagoarekin entzun ahal izateko lagungarri batzuk eskainiko ditu.